‘Aldaketarako Eskola’ Alboan eta Entreculturasen eskutik

Ekimenak garapen jasangarria eta genero-berdintasuna bezalako gaiei buruzko ezagutza sustatzea du helburu, e-learning metodologia erabilerraz baten bidez.
‘Aldaketarako Eskola’ Alboan eta Entreculturasen eskutik

Alboan eta Entreculturas GKEek abian jarri dute “Aldaketarako Eskola” izeneko egitasmo bat. Egitasmo horren xedea da, besteak beste, formakuntza, eta garapenerako lankidetza, boluntariotza eta Garapen Jasangarrirako Helburuak  bezalako gai batzuk eguneratzea da. Ekimena bi erakunde sustatzaileen lan esparruan funtsezkoak diren arloetan sakontzea helburu duen tresna pedagogiko gisa aurkeztu da. Arlo horiek ‘Bost Kausak’ izenarekin ezagutzen dira: hezkuntzarako eskubidea, genero-berdintasuna, gizarte- eta ingurumen-justizia, migrazioa eta giza-mugikortasuna eta, herritarren parte-hartzea.

Plataforma berria irisgarria eta intuitiboa da, eta hainbat prestakuntza-baliabide eskaintzen ditu, hala nola online ikastaroak, artikuluak, testigantzak eta podcastak. Baliabide horien helburua da hainbat gairen ulermen eguneratua eskaintzea, sarritan baztertutako ahots eta errealitateetan oinarrituz, erabiltzaileen ikuspegia aberasteko.

Aldaketarako Eskola

“Aldaketarako Eskola” plataforman eskuragarri diren ikastaroetan hainbat gai jorratzen dira. Horietako batzuek dedikazio gutxiago eskatzen dute (2 ordu Nortasuna eta Baloreak ikastaroaren kasuan) eta beste batzuek, berriz, luzeagoa (20 ordu Ingurumen-justizia ikastaroaren kasuan). Prestakuntza-eskaintzak barne hartzen ditu matrikulazio libreko aukerak eta tutoretza duten edizio espezifikoetan eskaintzen diren beste batzuk. Modulu bakoitza amaitzerakoan parte-hartzaileek egiaztagiri bat jasoko dute eta, ondoren, beren ezagutzak eta hausnarketak partekatu ahal izango dituzte elkarrekintza eta ideien elkartrukea sustatzeko eratutako foro birtualetan.

Gainera, plataformak bere hezkuntza-proposamena blog batekin aberastuko du. Formatu ezberdinen bidez (artikuluak, bideoak, podcastak, testigantzak…), Alboanek eta Entreculturasek defendatzen dituzten kausetan sakonduko da. Gune digital horren asmoa da gai konplexuak erraz ulertzeko aukera ematea, ahots adituak eta testigantzak sartuz hegoalde globalaren ikuspegitik. Webguneak funtzionaltasunak ere barneratzen ditu, hala nola irakurketa-denboraren estimazioa eta Bost Kausen araberako edukien kategorizazioa, erabiltzaileen esperientzia hobetuz.

Argazkia: shutterstock.com

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE